Edukira joan

Egiptoko espedizioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egiptoko espedizioa
Irudia
MotaKanpaina militar
Honen parte daMediterranean campaign of 1798 (en) Itzuli
Denbora-tarte1798ko uztailaren 1a - 1801eko irailaren 2a
KokalekuEgypt Eyalet (en) Itzuli
Ottoman Syria (en) Itzuli
Osatuta

Napoleonen Egiptoko kanpaina edo Egiptoko espedizioa deitzen zaio Frantziako Lehen Errepublikaren operazio militar bati, zeina Napoleon Bonaparteren agindupean Egipton garatu zen 1798tik 1801era bitartean.

Bonaparte eta bere espedizioko militarrekin batera kanpainaren parte izan ziren Commission des sciences et des arts delakoaren 167 zientzialari, ingeniari, artista eta abarrak; horietako gehienak Institut d'Égypte, Egipto aztertzeari eskainitako erakunde zientifikoko kide fundatzaileak ere izan ziren, 1798an Kairon. Espedizioaren emaitzak Description de l'Égypte testu eta irudi bilduman argitaratu ziren. geroago egiptologiaren oinarria ezarri zuena.

Errepublika zuzentzen zuen Direktorioak ezarritako espedizioaren helburuak hauek ziren: Egipto Frantziako probintzia bihurtzea, Mediterraneoko britainiar nagusitasuna amaitzea eta Frantzia Ekialde Hurbileko merkataritzan nagusi izatea. Garai hartan Egipto Otomandar Inperioko parte zen, baina Mamelukoen bey agintarien dinastiak agintzen zuen

Louis-Alexandre Berthier Gobernu Batzordearen informazio militarraren arduraduna izan zen nominalki, baina Bonapartek kanpainaren kontrol eta aginte zorrotza izan zuen eskuetan, eta etengabeko harreman sekretua mantendu zuen Talleyrandekin, gerora Atzerri ministro izango zenarekin, itzuli ondoren estatu kolpe bat prestatzeko. Hain zuzen ere, espediziotik itzuli zenean Bonaparte gertatu zen Parisen Brumarioko estatu-kolpes 1799an, non Bonapartek Frantziako estatuaren botere nagusia eskuratu zuen.[1]

Kanpainaren garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espedizioaren prestaketa eta Maltaren konkista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espediziorako prestaketak Toulon, Marsella, Genova, Korsika eta Civitavecchia-n egin ziren eta, funtsean, Louis Berthier Napoleonen kabinete buruak antolatu zituen.

280 merkantzia-ontzik 28.200 infanteria, ingeniari eta artillero, 2.800 zalditeria eta 60 landa eta 40 setio-kanoi garraiatu zituzten. François-Paul Brueys d'Aigalliersen aginte gorenaren menpeko 13 ontzi, lau fragata eta kanoiontzi ontzidiarekin batera joan ziren. Dibisioko komandanteak Desaix (abangoardia), Reynier (eskuineko hegala), Kléber (erdian), Menou (ezkerreko hegala), Bon (erreserba) eta Murat (zalditeria) izan ziren.

Flota ekainaren 9an iritsi zen Maltatik, eta espedizioaren lehen konkista hori izan zen: Maltako Ordenak ez zuen ahaleginik egin armada kristau baten aurka borrokatzeko, eta ekainaren 10ean L'Orient ontzian sinatu zuten errendizio agiria. Napoleon Maltan izan zen 12an eta 13an.

Egiptoko lehen garaipena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gero, flota berarekin Egiptora itsasoratu zen eta Abukirren lehorreratu zen indar osoarekin. 1798ko uztailaren 2an Alexandria hartu zuten. Piramideetako guduan 1798ko uztailaren 21ean guztiz garaitu zuren, otomandar-egiptoar armada, Mourad Bey eta Ibrahim Beyren menpeko elite mamelukoak ihesi jarri zituzten eta ostean, Kairo eta Egipto osoa okupatu zituzten frantziarrek.

Napoleonek egiptoarrei eta Kairoko herriari bi aldarrikapenetan deklaratu zien frantses inbasioaren helburua herrialdea esklabotasunetik askatzea zela mamelukoen eta haien bey autokratikoen esplotaziotik askatzeko. Biztanleak, eta beren familia, etxe eta ondasunak babestuta egongo zirela agindu zuen. Baita bizimodua eta erlijioa errespetatuko zirela eta Dīwān autonomoa ezarriko zela aginterako, bertako egiptoarrek osatua. [2]

Nelson almirantearen kontraerasoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaipenaren gozoak ez zuen asko irain. 1798ko abuztuaren 17an, Egiptoko kostaldean zegoen frantziar ontzidia erabat suntsitu zuten britainiarrek Nelson almirantearen agindupean Abukir-eko itsas guduan. Ondorioz espedizioarentzat itzulerako garraioa ezinezko bilakatu zen eta Frantziarekiko konexioa eten egin zen. Napoleonen kontrako altxamendua ere gertatu zen zuen Kairon 1798ko urriaren 22an eta 23an, baina errepresio gogorrarekin erantzun zuten frantziarrek: 14 buruzagi harrapatu zituzten, 5 xeikh exekutatu, 2.500 matxinatu inguru hil omen ziren. [3]. [4]

Bien bitartean, Talleyrand Atzerri ministroa ez zen Konstantinoplako Ate Gorenera bidaiatu, adostu bezala, espedizioa Otomandar Inperioaren aurka zuzenduta ez zegoela ziurtatzeko. Britainiar eta Errusiako presiopean, Otomandar Inperioak (orduan Selim III.a sultanaren menpe) azkenean gerra deklaratu zion Frantziari.

Siriako kanpaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1799ko otsailean, Napoleonek Siriara zuzendu zuen bere kanpaina militarra, 14.000 gizonekin Egiptoren konkistaren defentsa egiteko, bere aurka osatutako armada otomandarrari aurreko egiteko. Zenbait gudutan arrakasta izan zuen Bonapartek, baina Al-Arish-en setioan hasierako arrakastak,

baina Jafaren setioan erakutsitako ankerkeriak ez zien onik ekarri bertako biztanlegoaren artean jarraitzeko orduan.

Borroketan hildako asko izateaz gain, frantziar soldaduen artean izurrite bubonikoa agertu zen, eta Napoleonek Egiptora erretiratu behar izan zuen. Hala ere, han 1799ko uztailean otomandarrak garaitu zituen Abukirreko guduan.

Parisera itzuli da Bonaparte estatu-kolpea ematera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitartean, Frantziaren barne-egoera izugarri okertu zen gobernuaren kudeaketa txarragatik eta militarki bigarren koalizioarekin izandako liskarrengatik. Austria kontraerasora igaro zen, frantziarren Italiako konkistak eta errepublika baten sorrera desegiteko.

Kontestu horretan, Napoleon Frantziara itzuli zen 1799ko abuztuan, horretarako agindu militarrik eduki ez arren (bere kontrakoek desertzioa deitu zioten). Egiptoko aginte gorena bere Kléber jeneral nagusiari eman zion.

Napoleonek Brumarioko estatu kolpea eman zuen Parisen, baina berak hasitako espedizio eta abenturak jarraitzen zuen Egipton. Frantziak Egiptotik libre ateratzeko negoziatu zuen otomandarrekin. Baina Britainia Handiak baldintzarik gabeko errendizioa eskatu zuenean, gerrak jarraitu zuen. Kléberrek otomandarrak garaitu zituen berriro 1800ko martxoan Heliopolisen, eta Kairo berriro okupatu eta errepresioz zigortu zuten frantziarrek. Horrek erreakzioa eragin zuen, musulman batek hil zuen Kleber Kairon 1800ko ekainean. [5] Menouk hartu zuen oinordekoa.

Kanpainaren amaiera eta porrota

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo urtean, 1801eko martxoaren 18an, Abercrombie eta Hutchinson jeneralen agindupean zeuden 17.000 soldadu britainiar Abukirren lehorreratu ziren. Yussuf Pasharen menpeko otomandar armadak 20.000 gudari baino gehiago batu zizkion armada haro, 6.000 albaniar eta jenisario barne. Frantziako tropek, hainbat herri eta gotorleku okupatu zituztenak, 16.000 gizon omen ziren. Martxoaren 21ean lehen gudu bat galdu zuten Alexandriatik gertu, eta hiria bera inguratu zuten.

Kairok kapitulatu zuen ekainaren 27an eta Alexandriak 4 egun geroago. Lortutako errendizio baldintzen arabera, Frantziako tropek Egiptotik alde egin behar izan zuten, baina beren ekipamendua eraman ahal izan zuten. Espedizioko zientifikokoek, ordea, euren dokumentuak eta oharrak entregatu beharko zituztela adostu zen. Sutsuki protesta egin zuten zientzialariek eta ingelesei entregatu beharrean itsasora botako zituztela mehatxatu zuten. Azkenean dokumentazio horri eustea lortu zuten. [6]

Frantsesak Frantziara itzuli ziren britainiar ontzietan. Bi herrialdeetako gobernuek negoziazioak hasi zituzten; 1802ko martxoan Amiensko Bakea sinatu zen.

Espedizioaren hasierako ia 30.000 parte-hartzaileetatik, ia 20.000 gizon hil ziren, besteak beste, Kléber, Caffarelli du Falga eta Bon jeneralak eta Brueys almirantea. Frantziak Mediterraneoko flotaren zati handi bat galdu zuen (11 lineako ontzi eta 2 fragata), baita arma eta ekipamendu ugari ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Ägyptische Expedition» artikulutik itzulia izan da, 2023-06-19 data duen 234747279 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-06-19 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Buchholz, Christopher. (1997). Französischer Staatskult 1792-1813 im linksrheinischen Deutschland: mit Vergleichen zu den Nachbardepartements der habsburgischen Niederlande. P. Lang, 162-165 or. ISBN 3631319045. (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  2. Abel Hugo: France militaire. Histoire des armées françaises de terre et de mer, de 1792 à 1837. Band 2, Delloye, Paris 1838, S. 246–250.
  3. Abel Hugo: France militaire … Band 2, Paris 1838, S. 273 ff.
  4. Ader (1826): Histoire de l’expédition d’Egypte et de Syrie. S. 150 (online).
  5. siehe auch en:Suleiman al-Halabi.
  6. A. Hugo: France militaire … Band 3, Paris 1838, S. 194.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]